Ikasleak antzerkira abian

2017-ko abendoaren 8 an, Ursuia kolegioko elebidun guziak joan gira Hazparnen kokatzen den Mendeala gelarat. « Azken Itzulia » antzerkia begiratu dugu, antzerki hori Joel Jouanneau-k du asmatu frantsesez eta Txomin Heguy-k du euskaratu. Ixtorioa pasatzen da bi txirrindularien artean, Aldebaran eta haurra (Txomin Heguy eta Patxi Uzcudun), San Andrés herria asmatuan. Txirridulari esker Aldebaranek ikasten dut haurrari bizian gertatzen ahal diren gauzak, baikorrak baita ere ezkorrak. Adibidez patarrean ez sekulan gelditzea gogor baldin bada ere. Edo beti aintzinatzeko laguntzak presentatzen dizkio.

Aste bat lehenago Txomin Héguy, antzerkilaria, jin zen kolegiorat haien antzerkiaren presentaketa egiteko. Galderak pausatu dizkiogu antzerkilari lanari buruz eta “Azken itzulia” antzerkiari preseski. Antzerki hortan bereziki gustatu zauku taulan den maxina. Antzerki hortako bereziki asmatu dute maxina hori patarra, jaustea eta bizikleten erlieboa erakusteko. Orokorki lana da holako antzerki baten prestatzeko!

Ursuia ikastetxeko Mattin eta Matthieu (3. elebidunak)

Comments are closed