Search

Eskola – Kolegio Kontseiluak Hazparneko Lurraldeko ikastetxe pribatu girixtinoak (Heleta Aiherra, Hazparneko Santa Teresa, Bastida eta Ursuia) biltzen ditu eta hiru hilabete guziz elkartzen da.

3-Zikloan (kolegioan 6.ak) Urari buruzko proiektua

Ikastetxe guzietan urari buruzko proiektu baten eremaitea erabakia izan da eta ondotik, ateraldi baten egitea CM1, CM2 eta Seigarreneko talde elebakarrekin, ikasle elebidunek bestalde ateraldi bat baitute martxoaren 29an Irisarrin. Surf Rider elkartearen parte hartzea, Izadia parke ekologioren bisita, paisaia irakurketa eta ur araztegi baten bisitan gauzatuko da proeiektua. Ateraldia ekainaren 14ean iraganen da.

CM2 koen integrazio eguna

Heldu den sartzeko Ursuia ikastetxearen hautua egin duten inguruko CM2ko ikasleak, Martxoaren 1ean, gomitatuak dira gure 6ekoekin egun baten pasatzera. Lekuen, ingurugiro eta usaia berrien ezagutzeko paraa zin hobea…

Elebidunen ateraldia, Euskal Haziak elkarteari esker

Hazparneko Lurraldeko eskola girixtinoekin loturan aldi honetan ere, elebidun saileko 6. eko ikasleak Irisarriko Ospitalea zentroan elkartuko dira; aurtengo eta heldu den urteko ikasle elebidunek elgarrekin euskal mitologia landuz elgarren ezagutza egin dezaten.

Proiektu hau Euskal Haziak, elebidun sareko buraso, irakasle eta ikastetxeak biltzen dituen elkarteak, sustengatzen eta diruztatzen du.