Search

4B gelako 3 ikasle txapeldun

4B gelako elebidunek idazlan txapelketa batean parte hartu dute. Euskal Haziak elkarteak antolatua zuen. « Itsas lamina » agertzen zen irudi batetarik abiatuz, 250 hitzetako (guttienez) ipuin bat asmatu behar zuten.  Gaia : « Itsas lamina ».

Laugarren zikloko lehen hiru irabazdunak « Banakako idazlana» sailean, Ursuia kolegiokoak izan dira. Hauek dira : Enea Nortier, Xan Bonetbeltche eta Xan Anchordoquy.

Ekainaren 8an, Itsasuko Gaztetxea gelan eskuratu dituzte beren sariak, han elgarretaratuak ziren ikasle, buraso, irakasle eta lagun guzien aitzinean. Saristatutako idazlan guziak bilduko dituen liburuxka bat argitaratua izanen da ondoko egunetan.

Biba zuek !! Eta helduden urte artio !