Kolegioan porposatuak diren hizkuntzak

2016-eko kolegioaren erreformarekin, Bostgarren mailatik bi hizkuntzen ikastea garatu da.

Ursuia kolegioak hiru hizkuntza proposatzen ditu : ingelesa, espainola eta euskara.

  • Ingelesa eta espainiola : Lehen hizkuntza gisa (LV1) edo bigarren hiskuntza gisa (LV2) hautatzen ahal dira. Ala baina, gure kolegioan bi hizkuntza hauek seigarrenetik proposatuak direnez, familiek bata edo bestea hautatzen ahal dute LV1 moduan zuzendariengandik hurbilduz izena emaitean. Ondorioz, seigarrenera sartzean hautatua izan ez den hizkuntza automatikoki bigarren hizkuntza (LV2) bilakatzen da bostgarrenetik.
  • Euskararentzat bi egoera bereizi behar dira : elebitasuna eta inizizioa. Elebitasuna (seigarrenetik hirugarrenera) lehen mailan jadanik elebidunean ziren haurrentzat da. Euskara, hizkuntza gisa aste guziz 3 orenez ikasteazgain, beste gai batzuk euskaraz irakatsiak dira (klaseen mailaren arabera, gaiak aldatzen ahal dira). Iniziazioa, aldiz, bosgarrenetik hirugarrenera segitzen ahal da hautuzko opzio gisa, 2 orenez astean. Biziki garrantzitsua da opzio bat hartzean, 3 urterentzat engaiatzen girela ulertzea.

Comments are closed