Ikasleak Ospitalean

Martxoaren 29an Santa Teresa, Beskoitze, Lekuine eta Aiherrako CM2ak eta Ursuiako 6.ak loriatu dira Irisarriko Ospitaleko animatzaileek  mitologiako ipuin eta leienden kondatzean. Tartalo, Basajaun, Amalur, Mari etab…  bazen zer entzun !

Euskal mitologiako ipuinak eta pertsonaiak hobeki ezagutu dituzte, baina parada izan da ere haien artean ezagutza egiteko, elgarrekin jostatzeko, bereziki egurdiko bazkari denboran Irisarriko plaza eta trinketean.

Hazparne sareko elebidun saileko 3. zikloko irakasle eta ikasleen arteko trukaketa momentu pollita izan da egun hori.

Comments are closed