Search

Gure kolegioko pilotari ainitz elebidun sailan atzematen ditugu eta emaitza onak edo biziki onak lortzen dituzte gehienetan. Serioski ari dira, teknika, taktika eta gorputz heziketa ikaspenetan. Ikasturte bakoitzan ikasleen aitzinamenduak ikusten ahal ditugu, kolegioak edo UNSS-ak antolatzen dituen txapelketen emaitzetan. Usu sariak irabazten dituzte, bakarkako edo taldeko txapelketetan.

Aurten ere ikasle ainitzek aurkeztu dute haien burua pilota sailean sartzeko selekzio frogetara. Jakin behar da, 6.an izena eman duen ikasle orok 3.a arte segitu behar duela. kolegioaren ondotik, ikasle batzuk Frantziako polora sartzen dira.

Pilota klubetako arduradun, Kirol heziketako erakasle eta pilota laguntzailearen artean lotura azkar baten sortzea lortu dugu, eta haien arteko lanari esker gure ikasle batzuk biziki maila  on bat lortzen dute, beste ikasleentzat adibideak bilakatuz. Konfiantza egiten digutenez, lan honetan partaide ezberdinek ainitz laguntzen gaituzte kirol instalazioak prestatuz (trinkitea, ezker pareta, frontoia…).