Prezioak

Familien hilabeteroko parte hartzea : 23 euro 2017-2018an

Prezio bakarra da eta denen eskuragarri.  Parte hartze horrek irakasle ez diren langileen hilabete sariak eta mantentze beharrak estaltzen ditu, baina irakasleen hilabete sariak eta ateraldi pedagogikoak ez. Ikastetxeak eskuliburuak eskaintzen ditu, ariketa liburuxkak (hizkuntzetan adibidez) aldiz, iraileko kotizazioari gehituak dira; manera berean urtean zehar irakurriak diren eleberriak (frantsesean adibidez) berex pagatuak dira.

Jantegiko bazkarien prezioa : 4,30 euro 2017-2018an

Bizikidetzako arduradunak goiz guziz, izenak hartzen ditu, horrela txartelik ez da erosterik eta pagatzen dena bazkarien kopuruaren araberako da. Ez da aitzinetik izen emaiterik, egunetik egunera hautatzen ahal da! Zuen haurra er bada ez duzue bazkaria pagatzen ondorioz. Pagatzea hilabete ondarrean egiten da, eztiki eztiki !

Ikas materiala

Ursuiako APPEL elkarteak nahi duten familiei ikas materiala prezio onean lortzen ahal du. Sartzea aintzineko egunetan  elkartea kolegioan da familiek  manatu « ikasmaterial pack » horiek eskura ditzaten. Xehetasun gehiagorentzat idazkaritzarekin harremanetan sartu.

Comments are closed