Zuzendariaren hitza

Ikastetxeko zuzendariaren hitza ! Ongi etorri gure ikastetxean !

Ursuia kolegioan zure haurraren eskolatzea, hezkuntza xede baten bizitzea da, hizkuntza eta kultura ondare aberats batean errotua, frantsesez eta euskaraz irakaspen ibilbidearen jarraikitzeko aukerarekin, baina ere nerabearen hurbileko laguntzan sustraitua, inguruan duen munduaren ezagutzera eta ulertzera ekarriz, bere buruaren ezagutzera eta hobeki ulertzera ekarriz.

 

Ursuia kolegioan zure haurraren eskolatzea, ikastatetxe katoliko baten esperientzaren bizitzea da. « Katoliko » hitza καθολικός (katholikos) grekotik dator eta « unibertsala » erran nahi du. Ikastetxea katolikoa baita, denei idekia da eta denak ongi etorriak dira, kontzientzia askatasunaren errespetuan. Era berean, ikastetxe katoliko bezala, bere heziketa eginkizunak elkartasunezko baloreak garatzen ditu :  arreta pertsonal bat, norberaren ganako konfiantza,  bere gomendio utzia den haur bakoitzaren laguntza.

 

Ursuia kolegioan zure haurraren eskolatzea, familia baten esperientziaren bizitzea da. Neurri jasangarriko ikastetxea izanez, hezitzaile taldeak nerabe guzien garapena eta eraikuntzaren onerako lan egiten du egunero, bakoitza bere baitako konfiantzaren hartzen lagunduz, bakoitzaren jakitate eta adimen baina ere gorputzeko eta bihotzeko talenduen hazten erakutsiz. Ursuia kolegioa, zorroztasunez eta euskal kulturaz beztitu historia batez aberats, hezkuntzaren lekuko bat da, belaunaldiz belaunaldi Hazparneko Herrialdean.

Azkenik, Ursuia kolegioan zure haurraren eskolatzea, familiekin partekatzen dugun xede hau da : nerabe bakoitzari erro sakonen emaitea, etorkizun aberats, libre eta engaiatu baten itxaropena.

 

Xavier POMIRO

 

 

 

Zuzendaria

Comments are closed