Familien hilabeteroko parte hartzea : 23 euro 2017-2018an
Prezio bakarra da eta denen eskuragarri. Parte hartze horrek irakasle ez diren langileen hilabete sariak eta mantentze beharrak estaltzen ditu, baina irakasleen hilabete sariak eta ateraldi pedagogikoak ez. Ikastetxeak eskuliburuak eskaintzen ditu, ariketa liburuxkak (hizkuntzetan adibidez) aldiz, iraileko kotizazioari gehituak dira; manera berean urtean zehar irakurriak diren eleberriak (frantsesean adibidez) berex pagatuak dira.
Jantegiko bazkarien prezioa : 4,30 euro 2017-2018an
Bizikidetzako arduradunak goiz guziz, izenak hartzen ditu, horrela txartelik ez da erosterik eta pagatzen dena bazkarien kopuruaren araberako da. Ez da aitzinetik izen emaiterik, egunetik egunera hautatzen ahal da! Zuen haurra er bada ez duzue bazkaria pagatzen ondorioz. Pagatzea hilabete ondarrean egiten da, eztiki eztiki !
Ikas materiala
Ursuiako APPEL elkarteak nahi duten familiei ikas materiala prezio onean lortzen ahal du. Sartzea aintzineko egunetan elkartea kolegioan da familiek manatu « ikasmaterial pack » horiek eskura ditzaten. Xehetasun gehiagorentzat idazkaritzarekin harremanetan sartu.