Search

4B gela elebiduneko ikasleek « Antzerkiaren astea » deitu ekitaldian parte hartu dute Urruñako zinegelan joan den maiatzaren 27an.  Eskola eta kolegio pribatu guziak aste hortan parte hartzerat gomitatuak dira. Ez da lehiaketa bat, ez da ez « Molière », ez « Larzabal » ez « Monzon » saririk emaiten. Ez da deus irabazten, bakarrik taulagainaren partekatzeko plazerra.

Astelehena kolegioen eguna zen. Gure ikasleek euskarako klasean ikasi antzerkitto bat erakutsi dute : « Bat, bi, hiru, saldua da !! », antxeretan saldu gaztelu zahar baten istorioa. Bisitak hasten dira baina gazteluko erretaul zaharretako pertsonaiak iratzartzen dira eta beren sudurra tratuan sartu nahi dute…

Goizean, kolegio bakoitzak bere antzerkia eman du, ondotik denek elgarrekin piknikatu dute San Frantses eskolako jostalekuan. Arratsaldean, Euskal-Haziak antolatu jokoetan arizan dira Urruñako pilota plazan.

Milesker egun horien antolatzaileeri, holako egunak biziki baliosak baitira, euskararen erabilpena sustatzen baitute giro atsegingarri batean, ikasgelako murruetatik kanpo.

Hona hemen egun goxo hortako argazki zonbeit. Eta goresmenak antzerkilari gazteeri !!