Search

Ihauteriak euskarako klasean landu ondoan, 4. eta 6. elebidunak mediatekara izan dira, Eliane Hegiaphal-en argazki erakusketaren  ikustera. Argazkilariak zazpi porbintzietako ihauterietan egin xuri ta beltzezko potretak ziren ikusgai.

Mediatekako arduradunek ihauteri ezberdiner buruzko afitxak prestatu zituzten bestalde. Parada izan da gure ikasleendako euskara entzuteko eta erabiltzeko klasetik kanpo, eta euskal ihauteriei buruzko ezaguntzen sakontzeko.