Search

Euskal herriko etxe tradizionalek ez dute gehiago sekreturik gure ikasleentzat.
Maiatzaren 14an, seigarren elebidunak, inguruko eskoletako CM1-CM2 mailako haurrekin batera, gure arbasoen
aztarnen aztertzera joan dira.
Goizean, Baigorrin joan gira, Oronoziako etxaldea barnetik bisitatzeko. ” Ateburu, ezkaratza, gisuna, premu, zur
beso…” bezalako hitzek umeen hiztegia aberastu dute.
Eguerditan Irisarrirantz abiatu gira. Ospitalea deitutako etxe ospetsua bisitatu ondotik, herriko pilota plazan bazkaldu
gira.
Arratsaldean, pista joko erraldoia egin dugu. Haurrek herriko etxeen ateburuak aztertu behar izan dituzte. Ez dugu
denborarik aktibitatea amaitzeko.. Bainan ikasleek haiekin atxiki dituzte mapak, beraz Irisarritik pasatzen bazirezte,
badakizue zer egin.


Horren ondotik, barnera sartu gira azken jardunak egiteko. Etxeen izenen bitartez, toponomia landu dugu. “
Larrondoa, pentze baten ondoan den etxea da. Urhegia aldiz, ibai edo erreka baten hegian dena.”
Azkenik, antzerki ttipiak egin ditugu. Arbasoen moduan mozorrotu gira, euskal familietan pasatzen zena argiki
ikusteko. Anai zaharrenak etxea errekuperatzen zuen, gazteenak aldiz, ameriketara joaiten ala apaizten ziren.
Neskak beste etxe baten premu batekin ezkontzen ziren, serora ala sehi bihurtzen.
Ateraldia giro eta umore zoriontsu batean iragan da. Berritz egitekoa !
Milesker deneri !