Search

Apirilaren 8tik 12a arte, Ursuiako 5. elebiduneko 19 ikasleek eta Lauro ikastolako lagunek harreman bero eta aberasgarriak bizi izan dituzte aste oso batez.

Proiektu honen helburu nagusia da euskararen erabilpena sustatzea eguneroko bizian bai eta ere euskalkien ezagutzea.

Trukaketa bi ikasgeletan prestatua da aitzinetik, internet sareetan gutunak trukatuz, eta gelan, irakasleen laguntzarekin, hizkuntza, kultura eta historia-geografia landuz

Aroak ez bagaitu lagundu ere, jarduera guziak gauzatu ditugu, Bilboko 7 kaleetan bizikletaz egin beharra ginuen « iselfie » jokoa salbu. Pista joko bat egin dute honen ordez.

« Gaia » elkarteak antolatu euskal joko herrikoietatik haste, Hendaian Abadiako gaztelutik pasatuz, Bilbon Korrikan parte hartuz, eta Nerbioi gainean kayakez ibiliz, besteak beste, gure ikasleek egitarau aberats eta zoragarri bat gozatu ahal izan dute.

Familietan iragan denbora ere arrakastatsua izan da. Hazparnen Bilbon bezala, burasoek aste honen kausitzean laguntza estimagarria ekarri dute, haurrei egin dieten ongi-etorri beroari esker eta ere, bai Ursuian bai Lauron antolatuak izan diren ospakizun-gau goxoetan.

Proiektu honek Euskararen Erakunde Publikoa, Departamendua eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatua da, Euskararen sustatzeko eta biziarezteko obratzen diren ekintzen barne.

Hitzordua ematen dizuegu 2020.eko udaberrian !!