Euskara eta elebitasuna

Zergaitik elebitasuna ?

Ikerketa guztiek elebitasuna formakuntza on bat dela erakusten dute. Bi hizkuntzetan hitz egitea aberastasun kultural bat da ; haien artean oztopoak sortu ordez, hizkuntza bakoitzak bestea indartzen du eta haurraren nortasuna aberasten dute.

Bi hizkuntza hauen menperatzeak hirugarren eta laugarren hizkuntza baten ikastea erresten du, batez ere  hastapeneko bi hizkuntzak biziki ezberdinak badira (frantsesa eta euskara bezala).

Matematiken ulermenerako ere baikorra dela aspaliditik frogatua da.

Noiz da ikasteko momentu egokiena ?

9-10 urte baino lehen hizkuntza baten ikastea intuizioz egiten da. Beraz, gomendatua da ahal bezain goiz hastea, ama eskolara sartzean.

Haurra elebiduna bilakatzeko, hizkuntza landu behar da gai gisa baina beste gai batzu ere euskaraz proposatu behar dira, eta hori kolegioaren bukaera arte. Hirugarrenera heltzean, ikaslea, argumentazio aski luze baten ulertzeko gai izanen da baita ere elkarrizketa baten atxikitzeko bere baitarik hartuz hitza.

Zoin dira ikasteko metodoak ?

Elebitasuna murgiltze sisteman oinarritua da : egun guziz ikasketa batzu euskaraz egiten dira, beste batzu frantsesez egiten direlarik.

Beraz, ama eskolatik, hirugarreneraino, ikasleek euskara eta euskaraz egiten diren gaiak landuko dituzte : hizkuntza hau, ikasketa gai, ikasteko manera eta komunikatzeko tresna bat da aldi berean.

Comments are closed