Search

Ihauteriak

Ihauteriak euskarako klasean landu ondoan, 4. eta 6. elebidunak mediatekara izan dira, Eliane Hegiaphal-en argazki erakusketaren  ikustera. Argazkilariak zazpi porbintzietako ihauterietan egin xuri ta beltzezko potretak ziren ikusgai. Mediatekako arduradunek ihauteri ezberdiner buruzko afitxak prestatu zituzten bestalde. Parada izan da gure ikasleendako euskara entzuteko eta erabiltzeko klasetik kanpo, eta euskal ihauteriei buruzko ezaguntzen sakontzeko.   […]

Bertsularitza ikasten eta entzuten

Aurten ere Ursuiako 3. elebidunek bertsularitza ikastaldi bat segitu dute. Euskara manera desberdin batez erabitzeko parada da kolegioko azken mailako ikasle hauendako. 7 kurtsoz Bertsularien Lagunak elkarteko Jon Irazabelek bertsolaratzaren oinarriak explikatu ondoan, 15-16 urteko 3 gazte jin zaizkie bertsu saio labur baten eskaintzeko martxoaren 27an. Harriturik entzun dituzte, berek prestatu gaiekin bertsoak bapatean botzatzen ! […]

Ikasleak antzerkira abian

2017-ko abendoaren 8 an, Ursuia kolegioko elebidun guziak joan gira Hazparnen kokatzen den Mendeala gelarat. « Azken Itzulia » antzerkia begiratu dugu, antzerki hori Joel Jouanneau-k du asmatu frantsesez eta Txomin Heguy-k du euskaratu. Ixtorioa pasatzen da bi txirrindularien artean, Aldebaran eta haurra (Txomin Heguy eta Patxi Uzcudun), San Andrés herria asmatuan. Txirridulari esker Aldebaranek ikasten dut […]

Matematika eta Lau buru

Matematikan, Ardanz anderearekin, zirkuluaren perimetroa eta diskoaren azalera ikasi genituen. Ondotik eman zuen klaseari, lana bat : lau buru bat marraztea, horren perimetroa eta azalera kalkulatzea baite ere nahi ginuen maneran apaintzea. Ikasle batzuk ukan dituzte zailtasunak egiteko bainan orain oso politak dira. Julie Etcheverry, Argitxu Mouesca, 5°B