Ospitalea

Euskal herriko etxe tradizionalek ez dute gehiago sekreturik gure ikasleentzat. Maiatzaren 14an, seigarren elebidunak, inguruko eskoletako CM1-CM2 mailako haurrekin batera, gure arbasoen aztarnen aztertzera joan dira. Goizean, Baigorrin joan gira, Oronoziako etxaldea barnetik bisitatzeko. ” Ateburu, ezkaratza, gisuna, premu, zur beso…” bezalako hitzek umeen hiztegia aberastu dute. Eguerditan Irisarrirantz abiatu gira. Ospitalea deitutako etxe ospetsua […]

Antzerkiaren astea

4B gela elebiduneko ikasleek « Antzerkiaren astea » deitu ekitaldian parte hartu dute Urruñako zinegelan joan den maiatzaren 27an.  Eskola eta kolegio pribatu guziak aste hortan parte hartzerat gomitatuak dira. Ez da lehiaketa bat, ez da ez « Molière », ez « Larzabal » ez « Monzon » saririk emaiten. Ez da deus irabazten, bakarrik taulagainaren partekatzeko plazerra. Astelehena kolegioen eguna zen. Gure […]

Ursuya Bilbon

Apirilaren 8tik 12a arte, Ursuiako 5. elebiduneko 19 ikasleek eta Lauro ikastolako lagunek harreman bero eta aberasgarriak bizi izan dituzte aste oso batez. Proiektu honen helburu nagusia da euskararen erabilpena sustatzea eguneroko bizian bai eta ere euskalkien ezagutzea. Trukaketa bi ikasgeletan prestatua da aitzinetik, internet sareetan gutunak trukatuz, eta gelan, irakasleen laguntzarekin, hizkuntza, kultura eta […]

Euskal Haziak idazle

4B gelako 3 ikasle txapeldun 4B gelako elebidunek idazlan txapelketa batean parte hartu dute. Euskal Haziak elkarteak antolatua zuen. « Itsas lamina » agertzen zen irudi batetarik abiatuz, 250 hitzetako (guttienez) ipuin bat asmatu behar zuten.  Gaia : « Itsas lamina ». Laugarren zikloko lehen hiru irabazdunak « Banakako idazlana» sailean, Ursuia kolegiokoak izan dira. Hauek dira : Enea Nortier, Xan Bonetbeltche […]

Ikasleak Ospitalean

Martxoaren 29an Santa Teresa, Beskoitze, Lekuine eta Aiherrako CM2ak eta Ursuiako 6.ak loriatu dira Irisarriko Ospitaleko animatzaileek  mitologiako ipuin eta leienden kondatzean. Tartalo, Basajaun, Amalur, Mari etab…  bazen zer entzun ! Euskal mitologiako ipuinak eta pertsonaiak hobeki ezagutu dituzte, baina parada izan da ere haien artean ezagutza egiteko, elgarrekin jostatzeko, bereziki egurdiko bazkari denboran Irisarriko plaza […]

Ihauteriak

Ihauteriak euskarako klasean landu ondoan, 4. eta 6. elebidunak mediatekara izan dira, Eliane Hegiaphal-en argazki erakusketaren  ikustera. Argazkilariak zazpi porbintzietako ihauterietan egin xuri ta beltzezko potretak ziren ikusgai. Mediatekako arduradunek ihauteri ezberdiner buruzko afitxak prestatu zituzten bestalde. Parada izan da gure ikasleendako euskara entzuteko eta erabiltzeko klasetik kanpo, eta euskal ihauteriei buruzko ezaguntzen sakontzeko.   […]

Bertsularitza ikasten eta entzuten

Aurten ere Ursuiako 3. elebidunek bertsularitza ikastaldi bat segitu dute. Euskara manera desberdin batez erabitzeko parada da kolegioko azken mailako ikasle hauendako. 7 kurtsoz Bertsularien Lagunak elkarteko Jon Irazabelek bertsolaratzaren oinarriak explikatu ondoan, 15-16 urteko 3 gazte jin zaizkie bertsu saio labur baten eskaintzeko martxoaren 27an. Harriturik entzun dituzte, berek prestatu gaiekin bertsoak bapatean botzatzen ! […]

Ikasleak antzerkira abian

2017-ko abendoaren 8 an, Ursuia kolegioko elebidun guziak joan gira Hazparnen kokatzen den Mendeala gelarat. « Azken Itzulia » antzerkia begiratu dugu, antzerki hori Joel Jouanneau-k du asmatu frantsesez eta Txomin Heguy-k du euskaratu. Ixtorioa pasatzen da bi txirrindularien artean, Aldebaran eta haurra (Txomin Heguy eta Patxi Uzcudun), San Andrés herria asmatuan. Txirridulari esker Aldebaranek ikasten dut […]

Matematika eta Lau buru

Matematikan, Ardanz anderearekin, zirkuluaren perimetroa eta diskoaren azalera ikasi genituen. Ondotik eman zuen klaseari, lana bat : lau buru bat marraztea, horren perimetroa eta azalera kalkulatzea baite ere nahi ginuen maneran apaintzea. Ikasle batzuk ukan dituzte zailtasunak egiteko bainan orain oso politak dira. Julie Etcheverry, Argitxu Mouesca, 5°B