Apirilaren 7tik 11rat, Lauro eta Ursuia kolegioetako 5garreneko ikasleek euskarazko trukaketa bat egin dute. Euskaraz mintzatzeko helburuarekin, hainbat aktibitate egin dituzte aste batez.
Bilboko gazteak Hazparnera jin dira eta ondotik Hazparneko ikasleak Bilbora joan dira autobusez.
Trukaketaren helburu nagusia euskaraz mintzatzea zen. Deskubritu dituzte euskal tradizioak, hala nola dantzak, kantuak eta bertsoak. Aktibitateen bidez Euskal Herriko leku eta ohiturak deskubritu dituzte. « Gure bikoteak simpatikoak ziren eta ongi pasa dugu. Euskaraz mintzatzen ginen, ez genuelako hautua komunikatzeko haiekin ». Hizkuntza lantzeko aukera polita izan da.

Dantza proiektu bat eramana izan da Iparraldeko Dantzarien Biltzarrarekin, eta ikasleek elkarrekin dantzatu dute haremanak sortuz. Dantzak aitzinetik antolatu dituzte ikusgarri bat aurkezteko gurasoei. Bralea, Zazpi jauziak eta Jondane Johane dantzak ikasi dituzte baita Euskaraldiko « Gure bihotzaren taupadak » kantuaren koregrafia.
Ursuiako eta Lauroko gurasoei aurkeztu dute ikusgarria eta aperitifa batekin bukatu dute gaualdia.
Horrez gain, Bilbo hiria bisitatzeko aukera ukan dute. Lehenik, bizikleta egin dute eta hiri zentroa ikusi dute. Gugenheim eraikin famatua eta San Mames futbol zelaia bisitatu dituzte. Horrez gain, kayak-ean ibili dira Bilboko ibaian eta jokoak egin dituzte.
Ikasleak pozik izan dira proiektu hortan parte hartzea eta luzaz oroituko dira trukaketa hortaz.