Rechercher

Euskal Haziak erakaskuntza katoliko euskal elebiduneko guraso, erakasle eta zuzendarien elkarte bat da.

Ipar Euskal Herri osoan presente den elkartea da, bere esku hartze eremua Hendaiatik Altzai-era hedatzen da.

50 ikastetxerekin harremanetan da, ama eskolatik lizeora: 32 eskola, 12 kolegio eta 6 lizeo.

Bere misioen bitartez, Euskal Haziak elkarteak elebidun eta imertsio eskaintza sustengatzen eta sustatzen du lurraldeko ikastetxe katolikoetan. Adibidez, ate idekien denboran ikastetxeei komunikazio tresnak eskainiz edo trukatze tresnak erakasleei proposatuz.

Ttipidanik elebidunez ikastearen onuraz konbentzituak izanki, elkarteak euskara hizkuntzaren erabilera azkartzea du misio bezala. Urtean zehar elebidunean diren ikasleentzat aktibitateak antolatzen ditu ikasleen ahozkoa, idatzia eta ulermen gaitasunak azkartzeko.

Izan ere, ikasturtean zehar gertakariak antolatuak dira euskararen erabilera handitzeko gelatik kanpo.

Urtero Euskal Haziak hainbat aktibitate antolatzen ditu; “Haziak Idazle” idazketa/ipuin lehiaketa, “Euskal Haziak Zuzenean” eskolen arteko elkarretaratze bat: bakoitzak, bere eskolan prestatu duen ikusgarria aurkezteko, “Haziak Mintzo” Herria aldizkariarekin egiten den partaidetza da nun ikasleek idatzitako artikulu bat argitaratua den astero aldizkarian. Bestalde urtero elkarteak artista bat etorrarazten du ikusgarri bat eskaintzeko elebidunean diren ikasleentzat.

Ororen buruan, elkarteak burasoer laguntza bat ematen du tresna baliagarrien bidez , Eskolatik kanpo antolatuak diren euskarazko aktibitateei dagokionez informazioak partekatuz adibidez. 

Hari beretik, Euskal Haziak euskal hizkuntzaren alde lan egiten ari diren eragile sare batean engaiatua da, horren bidez hizkuntza politika segipen lan bat eraman daiteke. Bestalde, elkarteak erakaskuntza katoliko eragileen ordezkari lan bat eramaten du batzorde desbesdinetan, tokiko edo eskualdekoak.

Hobeto erranik Euskal Haziak elkarteak ikasleak, burasoak eta ikastetxeen erakasle eta zuzendariak sustengatzen ditu et haien alde ari da.

Informazio gehiagoren ukaiteko, elkartearen weg gunera joan: https://euskalhaziak.eus

Sare sozialetan ere bai, Facebook, Instagram eta X (euskalhaziak-en izenean).