Rechercher

Martxoaren 19an, Korrika Atharratzetik (Tardets, Zuberoan) abiatu zen.
Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

2.000 kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu gabe, Euskal Herriko zazpi probintziak zeharkatuz (Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa, Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba). Lekukoa eskuz esku pasatzen da, kilometroz kilometro. Barruan mezu sekretu bat dago, helmugan bakarrik irakurtzen dena.

Bi urtero bezala, gure ikasguneak kilometro bat erosi zuen. Kilometro horren abiapunduan, jende asko elkartu ginen, giro alaia eta hunkigarria sortuz. Ausartenek aurreikusitako distantzia baino askoz gehiago egin zuten.

Lehen egun oroigarri horren ondotik, martxoaren 19an, Korrikak Nafarroan jarraitu zuen bere ibilbidea. Martxoaren 24an Lapurdira itzuli zen, besteak beste Kanbo, Uztaritze eta Baiona zeharkatuz, eta bidean parte-hartzaile ugari erakarriz.

Korrikaren bukaera martxoaren 27an izango da, Bilbon, eta han lekukoaren barnean den mezua irakurriko da.

Korrika lasterketa sinplea baino askoz gehiago da: ekitaldi ederra da, balore azkarrak dituen ekitaldia da, jendea elkartzen duena eta parte hartzen duten guztiak sakonki hunkitzen dituena.