Rechercher

Bi urteko frustrazioa eta gero azkenean Bilbora itzuli gara !

« Hitzekin » zen haurtengo korrikaren lema eta gure ikasleek hitzez hitz aplikatu dute : lehenik Bilboko bikoteekin idatziz komunikatuz eta azkenean, apirilaren 4-etik 8-ra, zuzenean haiekin hitz eginez.

Trukaketaren lehen partea Hazparnen egin zen aktibitate ezberdinen inguruan, besteak beste « Akelarre » bat zerotik sortuz, gurasoen aintzinean eman zutena. Zorionak ikasleei, egun bakar bateko lanaren emaitza biziki polita baitzen !

Trukaketak Bilbon segitu zuen gero erritmo on batean : batzuk Korrika han ikusi zuten (gaueko 11ak inguru…) eta hurrengo bi egunetan kirola egin ere (bizikleta, kayak, igeri lekua  eta…. San Mames).

Ikasleak leher eginak itzuli ziren, baina oroitzapen ainitzekin. Eta, gaur egungo komunikazio tresna guztiei esker, oraindik harremanetan segitzen dute.