Hego haizearen ufa, iratze gorrituaren kilika, txorino ttipien melodia… Udazkena hor da. Eta urte guziz bezala, Euskal Herriko ihiztari guziak zeruari begira daude. Eta zeren zai geratzen dira ? Urtso noblea.
Euskaraz urtsoa, pagausoa deitzen dugu, baxoko urtsoa. Eta dakizuen bezala, pagausoek Ipar Europako herrialdetik Hego Mendebaldeko Europara eta Afrikara migratzen dute, haien urteko errunaldia leku beroneetan egin ahal izateko.
4.B gelako ikasleekin, Landibarreko saretegietaz hurbildu gira, Euskal Herrian baizik ez den egiten ihizi-mota dotorea deskubritzeko.
Haize azkarregi zela eta, ez da espero zen urtso-pasaia izan. Bainan halere ihiztariek urtso-saldo bat harrapatu dute gure aitzinean. (Argazkirik ez dut hartu, ez naiz kazetari onena…).
Goizalde biziki ederra pasatu dugu Landibarreko,Ainiza-Monjoloseko eta Suhuskuneko herriak biltzen dituen gune ukitzailean. Ikasleek Landibarreko ihiztariekin solastu dira, ihizi-postu desberdinak deskubritu dituzte, eguerdiko piknika hartu dute mendi zoragarrien aurrean, kurtsoak huts egin dituzte… Bainan irakaspen on batetaz konturatu dira : urtso-ihiziak pazientzia handia eskatzen du. Bizitzaren erritmo frenetikoaren moteltzea on egiten du !
Eskertzen ditugu Landibarreko sareetako ihiztari guziak, eta bereziki René, eskaini daukuten harrerarengatik !
Sasoi on bat desiratzen diegu,
Mila esker deneri,
P.S : Eskertzen ditut 4.B-ko ikasleak ukan duten portaerarengatik. Zinez ezin abilagoak egon zirezte !