Rechercher

Zer hobe ekintzak baino errealitatea ulertzeko ?

Gure ikasleen formakuntzan, kurtsoetan lantzen duguna haien egunerokoa hobe ulertzeko tresna bat da. Baina nola pasa teoriatik ekintzetara ? Sinpleki : elkartasun ekintza bat antolatuz.

Beraz, gure 5.ko ikasle elebidunek baikorki erantzun diote Aiherrako « Restaurants du Cœur » elkarteak egindako proposamenari : beregana hurbiltzen den jendearentzat elkartasun kutxak osatzea. Ideia segidan biziki motibagarria atzeman dute ikasleek eta segidan hasi dira lanean, nahiz eta dena antolatzeko denbora gutti ukan (5 aste bakarrik). Jo aintzina : planing bat prestatu eta komunikazioa landu dute ahal bezain bat jende motibatzeko. Emaitza hor da : 126 kutxa bilduak !

Zailena orain kurtso klasikoetara itzultzea izanen da….